Desberdinkerien munduak erronka bota digu

  

Gauza bat behintzat argi utzi digu pandemiak mundu osoan: lehendik zeuden desberdinkeriak areagotu egin direla. Pobrezian bizi diren pertsonen kopuruak gora egin du. Desberdinkeria da, hain zuzen ere, egungo garaiaren ezaugarria, kontrastez beterik baitago mundua: oparotasuna eta prekaritatea, osasuna eta gaixotasuna, elikagaiak alferrik botatzea eta gosea.

Milioika pertsona muturreko egoeran bizi dira, kinka larrian. Lehen, ez zeukaten bizitzeko behar beste baliabide; orain, berriz, COVID-19ak eragindako krisialdiaren eraginez, are zailtasun gehiago dauzkate bizik irauteko. Eta egoera horrek hainbat hamarkadaz luza daitekeen gurpil zoroan sar ditzake, pobreziatik ezin atera.

Zifren atzean, gizakiak daude, aintzat hartu ere egiten ez ditugun pertsonak, arretarik eskaintzen ez diegunak, ahaztuta dauzkagunak. Pertsona horiei gero eta kasu gutxiago egiten diegu; ez ikusiarena egiten die gizarteak. Baina desberdinkerien mundua deika ari zaigu; errealitate mingarri horri aurrez aurre begiratu behar diogu, indarrak batu eta egoera aldatu ahal izateko. Ezin ditugu gure artean gertatzen ari diren desberdinkeria beldurgarri horiek ontzat eman, miseria negargarrira eramaten baititu batzuk, egoera gainditzeko inolako aukerarik gabe utzita, pobreziaren eta bazterkeriaren zirkulu zoroan, eskubide gutxiagorekin jaio izan balira bezala. Egoera aldatu nahi badugu, inplikatu egin behar dugu.

 

Destacados
Acceso usuarios
E-mail:
Contraseña:
Page generation time: 0,1718654 seconds
Query time: 0,078126 seconds
GC Memory: 19448 KB
Viewstate Size: 6 KB