planeta
JATEN ARI GARA
Azken bi puntu horiek kalte egiten diete
ingurumenari eta gizakiei, eta zalantzarik gabe baiezta dezakegu planeta jaten
ari garela, baliabideak agortzen ari garela, eta gosea zabaltzen ari garela. Oso
baieztapen gogorrak dira, baina argi izan behar dugu elikagaiak ekoizteko
sistema global hori bi ondorio larri eragiten ari dela:
Baliabide naturalak agortzen ari da. Nahiko erraz ikus daiteke hori,
zeren eta, hainbeste elikagai sortzeko, hau guztia ari dira erabiltzen:
· Lur-eremu zabalak: askotan, oihan eta basoak hondatzen dituzte, lurrak
lortzeko.
· Ur pila bat: ura behar-beharrezkoa da bizitzarako, baina mugatua da.
Gainera, askotan kutsatuta uzten dute.
· Erregai fosilak, ekoizpen mekanizaturako eta elikagaiak batetik bestera
garraiatzeko; hori egitean, atmosfera ere kutsatzen dute.
…eta gosea zabaltzen ari da. Elikagaiak ekoizteko sistema horretan, pertsona
askok ez daukate elikagaiak erosteko dirurik, eta sistemak baztertuta uzten
ditu, gosea pairatzen.
Hortxe dago, hain zuzen ere, gosearen paradoxa:
nekazaritzan eta abeltzaintzan izugarri ekoizten da, eta, bitartean, milioika
pertsona dago goseak eta gaizki elikatuta. Arazo etiko bat
daukagu aurrean; justiziarekin lotutako arazo bat.
Nahiz eta guk, oro har, ezer gutxi egin dezakegun
elikagaiak ekoizten dituen sistema aldatzeko, gure eguneroko bizimoduan badira
gure esku dauden alderdi gutxi batzuk. Hortaz, garrantzitsua da gure inguruan
ahal dugun moduan eragitea, aldaketak egiten hasteko; adibidez:
· Gure kontsumoari dagokionez.
· Gure dieta motari dagokionez.
· Elikagaiak botatzeari dagokionez.
Proposatzen
dizkizuegun material hezigarrien helburua hauxe da: egoera ezagutaraztea,
gogoeta eginaraztea eta aldaketak egitera bultzatzea eta infografía animatua