Klipmetrajeen Festibala
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Klipmetrajeen Festibala izango da gure hezkuntza-tresna nagusia. Minutu bateko iraupena duten bideo horiek oso tresna egokiak dira ikasleekin batera gaia lantzeko, gidoia prestatzeko, eta sormena baliatuz klipmetrajeak egiteko. Horrela, gaiari buruz daukaten ikuspegia gizarte osoari zabaldu ahal izango diote, bide batez gaitasun digitala ere landuz. Oso egoera
konplexuak dauzkagu gure inguruan, eta denek dute nolabaiteko lotura.
Noizbehinka, pentsatzen dugu arazo batzuek ez daukatela konponbiderik (gosearen
arazoak adibidez), edota pertsona batek horri nolabaiteko konponbidea emateko
egiten duenak ez duela inolako ondoriorik izango. Baina guztiok daukagu ekarpen
bat egiterik, eta gure esku dago injustiziak desagerrarazteko konpromisoa
hartzea.
2020-21 ikasturte honetan, Covid-19
gaitzaren epidemiak eragindako egoeraren ondorioz, osasunerako eskubidean
zentratu nahi dugu, eta behartsuenek osasun-zerbitzuetara jotzeko dituzten
zailtasunetan. «Egin aurre
desberdintasunaren birusari» gaia landuko dugu. pasting
Azaldu zure ikuspuntua eta egin bat gauzak hobetu egin daitezkeela pentsatzen
dutenekin.Denok daukagu zer edo zer salatu, aldarrikatu edo zabaldu, eta gutako
bakoitzak bere ikuspegia du. Bakoitzak berea.
Zure
ikuspuntuak mundua alda dezake
|
|
|