Manos
Unidas erakundeak 2021-22 ikasturterako prestaturiko hezkuntza-materialak
Aurreko
ikasturteetan bezala, material berriekin gatozkizu, ikasleekin batera
garapenerako hezkuntza lantzeko.
Haur Hezkuntzan, Nola bihur gaitezke benetako superheroi? gaiaren inguruko baliabide didaktikoa landuko dugu, horren
bidez gure gaztetxoak elkartasunaren, eskuzabaltasunaren eta errespetuaren
balioetara hurbiltzeko.
Horretarako, benetako superheroien figurara
joko dugu. Benetako superheroiak haiek bezalako neska-mutilak dira, balioak
dituztenak botere-iturri. Jotamgo Akademiara sartzeko zer egin behar duten
ikusiko dugu, eta benetako superheroi bihurtzeko zer entrenamendu-proba egin
behar dituzten ere bai. Jarduera honi buruzko materiala gure ordezkaritzetan daukazu
eskura.
Webgunean, dagokion erlaitzean, gelan
lantzeko jarduerak dituzu.
Lehen Hezkuntzan,
Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Heziketa-zikloetan, munduan dagoen
desberdinkeriaz gogoeta egiteko baliatuko dugu 2021-22 ikasturtea.
Desberdinkeria, gosea
eta pobrezia lehendik ere bazeuden munduan, baina COVID-19aren pandemiak okertu
egin egoera, gero eta gogorrago kolpatzen baititu munduko behartsuak, ahaztuta
dauden horiek.
Aurtengo
jarduerak gai horri buruzko infografia bizidunaren inguruan daude ardaztuta,
eta klipmetrajeak prestatzen laguntzea dute xede.