Manos
Unidas erakundeak 2019-20 ikasturterako prestaturiko hezkuntza-materialak
Aurreko
ikasturteetan bezala, material berriekin gatozkizu, ikasleekin batera
garapenerako hezkuntza lantzeko.
Haur Hezkuntzan, Nola bihur gaitezke benetako superheroi? gaiaren inguruko baliabide didaktikoa landuko dugu, horren
bidez gure gaztetxoak elkartasunaren, eskuzabaltasunaren eta errespetuaren
balioetara hurbiltzeko.
Horretarako, benetako superheroien figurara
joko dugu. Benetako superheroiak haiek bezalako neska-mutilak dira, balioak
dituztenak botere-iturri. Jotamgo Akademiara sartzeko zer egin behar duten
ikusiko dugu, eta benetako superheroi bihurtzeko zer entrenamendu-proba egin
behar dituzten ere bai. Jarduera honi buruzko materiala gure ordezkaritzetan daukazu
eskura.
Webgunean, dagokion erlaitzean, gelan
lantzeko jarduerak dituzu.
Lehen Hezkuntzan, Bigarren
Hezkuntzan, Batxilergoan eta Heziketa-zikloetan, Giza Eskubideak lantzeari zuzendutako hirurtekoko azken urtea
izango dugu
2020-21 ikasturtea. Covid-19 gaitzak eragindako krisia dela eta,
osasunerako eskubidean zentratu dugu Manos Unidas erakundekook aurtengo gaia,
eta behartsuenek osasun-zerbitzuetara jotzeko dituzten eragozpenetan.
Aurtengo
jardueren ardatza Osasunerako eskubidea
infografia animatua da, eskubide horrek duen garrantziaz hausnartzeko eta
klipmetrajeak prestatzen laguntzeko.