.

Gaia

Giza eskubideak eta genero-berdintasuna

 

Mundu osoan aurrerapen handiak egin dira genero-berdintasunaren arloan, bereziki lehen mailako hezkuntza jasotzeko eskubideari dagokionez, baina emakumeen egoera oraindik ere ez da behar bezain ona. Emakumeek eta neskek diskriminazioa eta indarkeria pairatzen jarraitzen dute, eta haiek dira gizarteko behartsuenak, baztertuenak eta ahulenak. Horregatik, NBE erakundeak Garapen Jasangarrirako Helburuen artean sartu du genero-berdintasuna. Bosgarren helburua da, hain zuzen ere.

 

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna oinarrizko giza eskubide bat da, baina hori bakarrik ez: giza garapena erabatekoa eta jasangarria izateko oinarria ere bada. Dena den, oraindik ez dugu helburu hori lortu, ezta gure gizartean ere. Oraindik lan handia dago egiteko; oraindik jokabide eta jarrera asko aldatu behar dira, emakumeen eskubideak behar bezala errespeta daitezen.

 

Baina berdintasunak ez du esan nahi denok berdinak izan behar dugunik; alderantziz: gizaki guztiak desberdinak gara eta ez dizkigute inoiz gure eskubideak kendu behar ezberdin egiten gaituzten ezaugarriengatik.

Berdintasuna, beraz, inolako diskriminaziorik ez izatea da.

Jarduera gehienak berdin-berdin egin ditzakezue Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan; nahikoa izango da irakasleak dagozkion egokitzapenak egitea.

Egutegiko infografiek gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun-egoera batzuk erakusten dizkigute. Jarduerak infografia horietan oinarrituz lantzeko daude prestatuta. Jarduerak hilabeteka daude antolatuta, egutegiari jarraituz, baina nahi duzuenean egin ditzakezue. Jarduera asko klipmetraje bat prestatzen laguntzera bideratuta daude. Gogoan izan otsailaren 11n amaitzen dela klipmetrajeak aurkezteko epea

Destacados
Acceso usuarios
E-mail:
Contraseña:
Page generation time: 0,1719802 seconds
Query time: 0,0319905 seconds
GC Memory: 20199 KB
Viewstate Size: 10 KB