.


GOSEAREN ERRONKA

   

Ba al zenekien?

 

· Aurrerapen teknologikoei esker, azken hamarkadetan hirukoiztu egin dugu elikagaiak ekoizteko ahalmena.

· Elikagaiak barra-barra ekoizteko sistema horrek abantaila asko dauzkan arren, hiru arazo handi ere sortzen ditu:

 
  1. Jasangarritasunaren arazoa. Elikagaiak ekoizteko modu horrek sekulako kaltea eragiten dio ingurumenari eta hondatu egiten ditu baliabide naturalak.
  2. Elikagaiak «salgai» bihurtzen ditu. Elikagaiak ekoizteko sistema horren helburu bakarra etekin ekonomikoak lortzea da, eta ez elikatzeko eskubidea bermatzea.
  3. Bota egiten ditu elikagaiak. Urtero-urtero, milioika tona janarik zaborretan bukatzen du, elikadura-kate osoan. Hain zuzen ere gai horri zuzendu genion arreta iazko ikasturtean.
 

 

planeta JATEN ARI GARA


Azken bi puntu horiek kalte egiten diete ingurumenari eta gizakiei, eta zalantzarik gabe baiezta dezakegu planeta jaten ari garela, baliabideak agortzen ari garela, eta gosea zabaltzen ari garela. Oso baieztapen gogorrak dira, baina argi izan behar dugu elikagaiak ekoizteko sistema global hori bi ondorio larri eragiten ari dela:

 
  • Baliabide naturalak agortzen ari da. Nahiko erraz ikus daiteke hori, zeren eta, hainbeste elikagai sortzeko, hau guztia   ari dira erabiltzen:

                        · Lur-eremu zabalak: askotan, oihan eta basoak hondatzen dituzte, lurrak lortzeko.

                        · Ur pila bat: ura behar-beharrezkoa da bizitzarako, baina mugatua da. Gainera, askotan kutsatuta uzten dute.

                        · Erregai fosilak, ekoizpen mekanizaturako eta elikagaiak batetik bestera garraiatzeko; hori egitean, atmosfera                      ere kutsatzen dute.

  •  …eta gosea zabaltzen ari da. Elikagaiak ekoizteko sistema horretan, pertsona askok ez daukate elikagaiak erosteko dirurik, eta sistemak baztertuta uzten ditu, gosea pairatzen.

 

Hortxe dago, hain zuzen ere, gosearen paradoxa: nekazaritzan eta abeltzaintzan izugarri ekoizten da, eta, bitartean, milioika pertsona dago goseak eta gaizki elikatuta. Arazo etiko bat daukagu aurrean; justiziarekin lotutako arazo bat.

 

Nahiz eta guk, oro har, ezer gutxi egin dezakegun elikagaiak ekoizten dituen sistema aldatzeko, gure eguneroko bizimoduan badira gure esku dauden alderdi gutxi batzuk. Hortaz, garrantzitsua da gure inguruan ahal dugun moduan eragitea, aldaketak egiten hasteko; adibidez:

                  · Gure kontsumoari dagokionez.

                  · Gure dieta motari dagokionez.

                  · Elikagaiak botatzeari dagokionez.

 

Proposatzen dizkizuegun material hezigarrien helburua hauxe da: egoera ezagutaraztea, gogoeta eginaraztea eta aldaketak egitera bultzatzea eta infografía animatua
 
 
 
Destacados
Acceso usuarios
E-mail:
Contraseña:
Page generation time: 0,1406469 seconds
Query time: 0,0469024 seconds
GC Memory: 20266 KB
Viewstate Size: 20 KB