.

Klipmetrajeen Festibala

 

Oso egoera konplexuak dauzkagu gure inguruan, eta denek dute nolabaiteko lotura. Noizbehinka, pentsatzen dugu arazo batzuek ez daukatela konponbiderik (gosearen arazoak adibidez), edota pertsona batek horri nolabaiteko konponbidea emateko egiten duenak ez duela inolako ondoriorik izango. Baina guztiok daukagu ekarpen bat egiterik, eta gure esku dago injustiziak desagerrarazteko konpromisoa hartzea.


Azaldu zure ikuspuntua eta egin bat gauzak hobetu egin daitezkeela pentsatzen dutenekin.Denok daukagu zer edo zer salatu, aldarrikatu edo zabaldu, eta gutako bakoitzak bere ikuspegia du. Bakoitzak berea.

 

Zure ikuspuntuak mundua alda dezake

 

Klipmetrajeen Festibala Garapenerako Hezkuntzako jarduera bat da, eta horren bidez sentsibilizatu egin nahi dira ikasleak, munduan dauden pobreziaren, gosearen, desberdintasunen eta horien zergatien inguruan. Minutu bateko iraupena duen bideo bat egitera eta zabaltzera animatu nahi ditugu, egoera jakin bat sala dezaten eta gure mundua hobetzearen aldeko konpromisoa har dezaten.

Begira animaziozko hau infografia ezinbestekoa urrats at clipmetraje bat egiteko.
 
 
 

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Klipmetrajeen Festibala izango da gure hezkuntza-tresna nagusia.

Minutu bateko iraupena duten bideo horiek oso tresna egokiak dira ikasleekin batera gaia lantzeko, gidoia prestatzeko, eta sormena baliatuz klipmetrajeak egiteko. Horrela, gaiari buruz daukaten ikuspegia gizarte osoari zabaldu ahal izango diote, bide batez gaitasun digitala ere landuz.

Berdintasunerako eskubidea oinarritzat hartuta, material guztiak trafiko-kanpaina moduko baten inguruan ardaztu ditugu, «berdintasunaren bidean zirkulatzen ikas dezagun».

Kanpaina horren esparruan, bi ibilbide proposatzen dizkizuegu, klipmetrajeak egiteko:

1. ibilbidea: Munduan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna errespetatzen ez duten egoerak erakustea.

2. ibilbidea: Gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasuna lortzeko bidea erakusten duten ekintzak edo ekimenak azaltzea.

 

Sar zaitez www.clipmetrajesmanosunidas.org webgunean, eta ikusi nola har dezakezun parte.
 
Destacados
Acceso usuarios
E-mail:
Contraseña:
Page generation time: 0,1093421 seconds
Query time: 0,0313419 seconds
GC Memory: 20013 KB
Viewstate Size: 14 KB