Manos Unidas.
 

Nola lortu ditzaket hezkuntza materialak?

 

Gure Webgunean:

 

Jarduerak: Jardueren fitxak PDF formatuan, Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzarako diseinatuak, Milurteko Garapen Helburuak eta Balioak ikasgelan lantzeko.

 

Baliabideak: Garapenerako Hezkuntza lantzen erraztuko dizuten tresnak dira. Jardueren Fitxa askotan aurkituko dituzu baliabide hauetara bideratuko zaituzten estekak, ikasgelan praktikan jartzeko beharrezkoak direlako:

 

                           Ipuinak/Istorioak

                           Bideoak

                           Dokumentazioa

 

Gure Ordezkaritzetan:
 

Klikatu hemen zure Ordezkaritzarik gertukoena zein den jakiteko. Han gure materialak inprimatuta eskainiko dizkizute, baita Garapenerako Lankidetzan egiten dugun lanaren inguruko informazio osagarria ere.

 

Nola landu hezkuntza materialak ikasgelan?
 

Gure jarduera guztiak ikasleekin hausnarketa bat egiteko pentsatuak daude, hots, jarduerak garatzeko orduan bizitutakoaren inguruan. Hori burutzeko eskema zehatz bat aurkituko duzu Jardueraren Fitxa bakoitzean.

 

Funtsezkoa da jarduera hasi aurretik, nola burutu behar den argi edukitzea: zeintzuk diren helburuak, zer prestatu behar den aurretik, gela nola antolatu (espazioa, taldeen banaketa) eta zeintzuk izango diren gakoak amaierako hausnarketa egiteko orduan, jardueraren hasieran planteatutako helburuak kontuan hartuz, betiere.

 

Nola matrikulatu irakasleen prestakuntzako ikastaroetan?

 

Zeregin horretan berariaz diharduen talde prestatzaile bat dago Manos Unidas erakundean, eta estatuko edozein lurraldera joaten da.

 

Kontsulta itzazu gure ikastaroen datak gure Egutegian.

 

Ikastaroren batean interesatuta baldin bazaude, jo ezazu zure hiriko Manos Unidas erakundeko Ordezkaritzara matrikulazioen epeak, modua eta baldintzak ezagutzera.

 

Irakasleen Prestakuntzaren erlaitzean programen eta edukien inguruko informazio zehatzagoa aurkituko duzu.

Gure ikastaro guztiak doakoak dira, eta Hezkuntza Ministerioarekin sinatuta daukagun Lankidetza Hitzarmenari esker, ikastaroa egin ondoren, 2 kreditu ofizialei dagokien titulazioa lortzen dute parte hartzaileek.

 
Destacados
Acceso usuarios
E-mail:
Contraseña:
Page generation time: 0,1093147 seconds
Query time: 0,015566 seconds
GC Memory: 19764 KB
Viewstate Size: 13 KB