.

Manos Unidas erakundeak 2017-18 ikasturterako prestaturiko hezkuntza-materialak

 

Irakasle estimatua:

 

Aurreko ikasturteetan bezala, material berriak eskaintzen dizkizugu oraingo honetan ere, ikastetxean garapenerako hezkuntzaren gaia lantzeko.

Hona hemen aurtengo materialak:

 

   · Material inprimatuak, gure ordezkaritzetan eska ditzakezu.

   · Webgune honetan bertan eskura dauzkazun materialak:

   o Ipuin eta istorioak (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza)

   o Posterrak eta infografiak PDF formatuan (inprimatuta dauden berak)

   o Gelan lantzeko jarduerak

 
 
           
Gelan lantzeko jarduerak

 

Manos Unidas erakundearen eskutik, Giza eskubideak landuko ditugu datozen hiru ikasturteetan.

2018-19 ikasturtean hasiko gara gaia lantzen, eta emakumeen eskubideak eta genero-berdintasuna jorratuko ditugu, zehazki.

 

Aurtengo jarduerak infografia batzuetan daude oinarrituta. Materialen poltsan dagoen egutegian aurkituko dituzue infografia horiek. Oro har, berdinak dira Lehen Hezkuntzarako, Bigarren Hezkuntzarako, Batxilergorako eta Prestakuntza-zikloetarako, baina gela bakoitzaren mailara egokitu daitezke denak.

 

Haur Hezkuntzan balioak kontatzera animatu nahi ditugu neska-mutilak. Horregatik, 3 eta 6 urte bitartekoen etapako materialak balio zehatz batean oinarrituta daude, eta balio hori hainbat ikuspegitatik landuko dugu, ipuinen laguntzarekin, ipuinen bidez haurrei adibide zehatzak emango baitizkiegu.

Urtero-urtero ipuin-liburu berri bat izango duzue eskuragarri. Gure Ordezkaritzetan eska ditzakezue.

Destacados
Acceso usuarios
E-mail:
Contraseña:
Page generation time: 0,1094099 seconds
Query time: 0,0311974 seconds
GC Memory: 19995 KB
Viewstate Size: 13 KB